XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iztegi onekin ere aditzera eman nai izan zun euskerak ez diola iñungo izkuntzari itzik zor, auek euskeratik artu dituztela baizik.

Gramatikak eta iztegiak garai artakoak izateko meritu aundia dute, baiñan oraiñaldian gai oietan asko sakondu geran ezkeroz ez dute probetxu aundirik.

Alabaiña, oraiñaldiko euskaldunoi txit ernegarri zaizkigu liburuok Larramendi ta bere aldiko jakintasun eta mentalitatearen ezaugarri.

Bere liburutan jakingarriena gaurko euskaldunentzat Corografía de Guipúzcoa deritzana da.

Bertan agertzen dizkigu zoragarriro Gipuzkoa'ko ixtori, oitura, bizikera, jazki ta euskeraren berri zenbait.

Aita Larramendi'k eta gero Astarloa'k, euskera eta Euskalerria arrotzen eraso makurretatik defendi nai izan zuten eta beren liburutan euskera goraipatu naiean, neurrigabe saiestu ziran sarritan.

Ibar'ek diñonez (1) Ikus:Genio y Lengua, 120'gn. orrialdea, Aita Larramendi'k euskeraren alde irauli zun indarrik geiena itzaldi bero antzutan eta alperrikako eztabaidetan txautu zitzaion eta Astarloa'ri bide bertatik jarraitzeko atea zabaldu zion eta zorigaitzez, Astarloa'ren eragiña, naiz-ta era apalagoan Arana-Goiri'ganaño eldu zen.